XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UMEAK ZAPALTZEN DITUZTEN ESKALEAK

Azkeneko denboraldietan, gauza bitxi bat ikusten ari gera: lan-gabezia aitzaki arturik, jende eskalea ugaritzen ari zaigula.

Oraindik denbora asko ez dala, irukote bat nabarmentzen zan eskatze kontu ontan: monja, praile eta ijitoak.

Gaur ordea, irukote oiek aaztu gabe, paroan daudenak nabarmentzen ari dira, esku-luzatze gorabeeran.

Ta ez dira nolanaiko eskaleak alajaiñetan! Jendearen biotza nola ikutu, nola bigundu? Artista bezela agertzen dirala esan bear.

Kale-ixkiñetan ez-ezik, era guztietako ekintzetan planto ikusiko dituzu: futbol-zelaira joaten ba`zera, esate baterako, sarrera ordaintzeko dirua eta, eskaleari ematekoa ere eduki bear dezu poltsikoan.

Asiera batean, kopet-illun, jantzi aldrebes eta zikiñekin agertzen ziran kaleertzetan: ori zan beren estrategia.

Jendea ordea oitutzen joan zan eta eskaleak berriz ugaritzen.

Beren arteko konpetentzi latzak, areagotzera eraman zituzten beren estrategietan; eta edonork ikusi izan ditu, naiz gizon naiz emakumezko, lurrean exerita, kartoi batekin edo paper batekin, beren penak eta kalamidadeak agertzen, zein baiño zein noski: Batek sei seme alaba ba`zituen, besteak zortzi eta lau gaixo zeudenak gaiñera.

Amabi seme-alaba, zazpi gaixo, goseak iltzen, gizona sanatorioan eta bera, eskalea alegia, iñor baiño okerrago zegoan kontua idatzirik ikusi izan dut maindire zikin baten gaiñean.

Eta jendea nazkatzen asi zan: pauso bat eman eta eskaleak nun nai; gero bat baiño geiago, irabazitakoa tabernan Kastatzen ikusia izaki ta, jendea fiatzen etzala gelditua.

Batzuek benetan bearra izango zuten, lan-gabeziaren egoera tristea tarteko zala-ta, baiñan denak ote lan gabe daudenak?.

Nunbait irakurri izan dugu, eskatze gorabeera ontan soldata bikaiñak jasotzen dirala.

Gauzak ordea asieran esaten gendun bezela, mailla arrigarrietara etorri dira, biotza ikutze ta biguntzeko alegiñetan: eskaleak umeetaraiño iritxi dira.

Eta orrek jendearen biotza bigundu baiño areago, nazkatu egin ote duan susmoa nabari da bazterretan.

Nork ez ditu ikusi gizon-emakumezkoak aur bat alboan edo magalean dutelarik, erdi lotan, negarrez askotan, eta itxura txarrez geienetan?.

Etxeko goxotasunean eta berotasunean egon bearrean, beren gurasoak, kale gorrira ateratzen dituzte, otza naiz beroa egin, aizea euria egin, eta askotan aur jaio berriak dira gaiñera kale ertzetan ikusten ditugunak.

Jendearen erreklamo bezela daude aur gajoak, XX`garren gizaldian egon arren.

Lotsagarria benetan.

Asko idatzi eta itz egin da arazo ontaz, eta ez Euskalerrian bakarrik: aur oiek drogaturik edukitzen dituztela ta aur oiek ez dirala kaso askotan eskalearenak, engaiñu ekintza ortarako alkilatzen dituztenak baizik.

Au da beraz eskaleen azkeneko estrategia, eta gauzak dijoazen abiadan, ez giñake arrituko okertzen astea.

Ba dakigu lan gabezia arazo gogor eta larrienetako bat dala gaurko gizartean, eta politikoek edo agintariek beren aalmen guztiak jarri bear dituztela arazo larri au konpontzeko.

Baiñan kapitalista batek langille bat zapaltzeko eskubiderik ez ba`du, zebulakin explotatzen dituzte eskaleek aur eta umeak?.

Zenbait uri ta erritan neurri gogorrak artu dituztela gorabera onen aurrean irakurriak gera.

Umeak zigortzen dituztenek besterik ez dutela merezi sinistuta gaude.

Bestaldetik esames asko erabili da, aurren borondateaz jabetzen diran gorabeeretaz, komunikabide berrietatik asi ta eskoletako irakasle bitarteraiño salaketa izugarriak egin dira, oiek, umeen comecocos bezela azaltzen diralarik.

Noiz eta nork bukatu bear du kaleertzetan egunero gertatzen ari dan zapalketa au?.

GOIZ ARGI`ko orri auek tarteko dirala, eskaera auxe egingo nuke: utikan aurrak zapaltzen eta explotatzen dituzten gizakiak.

Umeak beren irabazbiderako erabiltzen dituzten eskaleei XENTIMORIK EZ!.

RAMON ZAPIRAIN.